Odol emaileak behar dituzte Pasai Antxon
25o odol emaile daude gaur egun Pasai Antxon, eta kopurua dezentekoa bada ere, ez da nahikoa dauden odol beharrak asetzeko. Horregatik, Odol Emaileen Elkartetik deia luzatu dute, herritarrak odola ematera anima daitezen. Interesdunek hiru bide dituzte emaile egiteko: hilero hirugarren asteazkenean Antxoko Odol Zentrotik pasatuta 18:30etik aurrera (han bilera egiten dute hilero odol emaileen elkarteko ordezkariek eta interesdunei argibideak emango dizkiete); edo bestela ondoko telefono zenbakietara deituta: 943 524209 (Mikel Arnaez) eta 943 519356 (Luismari Goldarazena). Posta elektronikoz ere bada idazterik, paodolem@gmail.com helbidera.
Antxoko odol emaileek hilaren 19an dute hurrengo zita, bertako Osasun zentroan. Emaileek 18:30etik 20:30era emango dute odola.