Martxoaren 29an egitekoak dira diru bilketa herriko auzo guztietan Trintxerpeko sutearen kaltetuei laguntzeko. Joan den astean Merkatuzarren bildu ziren, diru bilketa hori antolatzeko. Hogei lagun bildu ziren.
Koordinazio lantalde bat osatu zuten, eta zazpi lagun daude bertan. Diru bilketa egiteko norbanakoen, auzo elkarte eta bestelako eragileen laguntza beharko dutela aurreratu dute, eta auzo bakoitzerako hamabost bat lagun beharko dituztela.
Kale animazioa egitea ere onartu zuten, eta horretarako ere laguntza eskatu diete herritarrei.
Laguntzeko prest daudenek
alkatetza[a bildua]errenteria.net helbidera idatzi beharko dute.