Eskerrak eman dizkiete elkartasun kontzertura joandakoei
Trintxerpeko sutean kaltetutako bizilagunei laguntzeko antolatutako elkartasun kontzertua dela eta, EMKEk, kontzertuaren antolatzaileak, eskerrak eman dizkie kontzertura joan ziren herritarrei, batik bat egindako ekarpenarengatik. Horri esker, “diru asko” bildu dutela jakinarazi du kaltetuak izan direnei laguntzeko. Era berean, kontzertuak musika mailan emandakoarengatik pozik dagoela esan du, eta ondorioz, gogoratzen duten “txalo zaparrada itxi eta luzeena” entzun ahal izan zela. Musikeneko bandak eman zuen kontzertua.
Horrenbestez, eskerrak eman dizkie Musikeneko Banda eta bere zuzendari Joseba Torreri, Fatimako parrokiako arduradunei, baita joan zirenei ere.