Tomas Garbizu Musika Eskolako lau ikaslek Andoaingo Piano jaialdian parte hartuko dute hilaren 15ean eta 16an. Patxi Jimenez, Hodei Pingarron, Juan Andres Uribe, eta Alaitz Urtizberea izango dira hain zuzen ere Andoaingo jaialdian izango direnak.
Aurretik, ostegun honetan, piano
emanaldia antolatu du musika eskolak 17:30ean hasita areto nagusian. Lezoko emanaldia prestaketa gisa antolatu dutela azaldu dute musika eskolako arduradunek.