Irungo Porcelanas eremua urbanizatzen hasi dira
Gaurtik, eta bederatzi hilabete eta erdiz, Campezo enpresak Porcelanas eremuko (Katea auzoaren eta Oinaurre gunearen ondoan dago) urbanizazioa egingo du, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin. Bertan 125 etxebizitza eraikitzen ari dira, eta lanen barruan horien ondoko 130 metroko kalearen urbanizazioa, eta Elizatxo etorbideren zabaltzea daudela esan du udalak.