Oarso Bidasoko herrietan jokatzen hasi dira Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak, Euskal Herriko Mus Federazioak antolatuta.Herri bakoitzeko partidetan, hurrengo fasera sailkatzeko aukera izateaz gain, irabazleek sariak dituzte. Sarien, kanporaketen eta finalen informazio zabalagoa
Euskal Herriko Mus Federazioaren webgunean dago.
Errenteria-Oreretan, esaterako, hilaren 26an jokatu zituzten 19 bikotek partidak Landare elkartean, eta horietatik hurrengo fasera, Gipuzkoako kanporaketara, Balentxi-Iker, Jon-Santos eta Ander Imanol bikoteak pasatu ziren.
Lezon ere egin zituzten partidak, hilaren 24an, 12 bikotek. Horietatik hurrengo fasera pasatu ziren Ane Aznar-Ander Miner eta Ramon Aginaga-Patxi Iartzabal bikoteak.
Baina asteburu honetan izango dira kanporaketa gehienak, honako ordutegiekin:
- Bihar (hilak 31), 19:00etan San Pedroko Antxetan jokatuko dituzte partidak.
- Etzi (otsailak 1), Antxoko Basari elkartean, 16:00etatik aurrera.
- Etzi (otsailak 1), Trintxerpeko Trintxerren, 16:00etan hasita.
- Etzi (otsailak 1), Libre Asteburuaren barruan, Oiartzungo Girizian, 16:00etatik aurrera.
Gipuzkoako fasera sailkatzen diren bikoteek herrialdeko kanporaketak jokatuko dituzte, otsailaren 14, 15 eta 16an. Euskal Herriko final nagusia martxoaren 8an egingo dute, Heletan (Nafarroa Beherea).