EH Bilduk udal erronkak landuko ditu larunbateko herri batzarrean
EH Bilduk herri batzarra antolatu du larunbat honetarako, hilak 1, 10:00etatik 12:00etara, Xenpelar Etxean. Bilera horren ildo nagusia udal eremuari dagozkion erronkak lantzea izango da.
Zentzu horretan, “herriko ezkertiar eta soberanista guztiak” deitu dituzte bilerara
Azaroan ere egin zuten herri batzarra EH Bilduko militante eta aldekoek. Ordura arteko erronkak aztertu eta analizatu eta hurrengo urteei begirako erronkak definitu eta adostu zituztela adierazi du koalizioak. Orduan, ordea, hausnarketa esparru ez instituzionalera bideratu zutela esan dute: “EH Bildu eraldaketa sozialerako eta nazio eraikuntzarako tresna eta mugimendua den heinean, ordezkaritza politikoko instituzioetatik kanpo oso paper garrantzitsua jokatu behar du”.