EAJ kritiko agertu da gobernu taldeak proposatutako aurrekontuarekin
“Udalaren baliabide ekonomikoak Pasaia eta pasaitarren ongizatea hobetzeko izan ordez, atez ateko sistema ezartzeko” erabiliko dituelako, EAJ kritiko agertua da Pasaiako Udal Gobernu Taldeak egin duen aurrekontua proposamenarekin. “Zergen igoerari esker bildutako dirua atez ateko sistemara” bideratu nahi dutela salatu dute jeltzaleek, eta “aurrekontuetan gastuei lehentasuna” eman izana kritikatu dute. Bilduko gobernuak aurzketutao aurrekontuen gainean lehen analisia egin ondoren, gure aurreikuspenak bete dira eta Bilduk argi utzi du bere lehentasun bakarra atez atekoa ezartzea dela” salatu dute.
Jeltzaleen arabera, “udal gobernuak ez du ahaleginik egin gastuak eta diru sarrerak orekatzeko, ezta inbertsioak arrazionalizatzeko, ez eta kostuetan aurreztekoa ere”. Nabarmendu nahi izan dutenez “onartezina” iritzi diote Bilduk “Udaleko baliabide ia guztiak atez ateko sistemara bideratzea”. Bozeramaile jeltzale Nahikari Oterminen iritziz, “udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuak Bilduren kudeaketa gaitasun gabeziaren ondorio dira eta soilik, beren helburu politikoei erantzuten diete, eta ez herritarren beharrei.”