
Jaialdiaren aurkezpeneko irudia da honakoa
Binakako Euskal Herriko Pilota Txapelketako partida bat, eta gaualdia osatzeko lehiatik at beste bat jokatuko dituzte ostiralean (hilak 31), 20:00etatik aurrera Urantzu pilotalekuan. Txapelketari dagokion partida (ligaxkako zazpigarren jardunaldikoa da), jaialdiko bigarrena, Irujo-Barriola eta Urrutikoetxea-Beroiz pilotariek jokatuko dute elkarren kontra. Aurretik, Saralegi-Mendizabal II eta Olaetxea Apraiz bikoteek neurtuko dituzte indarrak.
Partidak aurkezteko agerraldia egin dute gaur goizean Pedro Alegre Irungo Udaleko kirol ordezkariak, Kurpil Kirolak elkarteko presidente Juanjo Aldakok, eta Asegarce enpresako Iñigo Salbideak. Agerraldia baliatu dute udalaren eta enpresaren arteko hitzarmena sinatzeko, eta horren arabera, udalak diruz lagunduko du profesionalen partiden gaualdia, eta Kurpil Kirolak elkartea arduratuko da antolakuntzaz.
Sarrerak hilaren gaurtik ostegunera arte eros daitezke Kurpil Kirolak elkartean (Peña kalea, 11. Telefono zenbakia: 943 62 09 72), 19:00etatik 20:30era. Ostiralean Urantzuko leihatilan eros daitezke, 17:30etik aurrera. Honakoak dira prezioak: goiko harmaila, 20 euro; erreboteko aulkia eta kantxako harmaila, 25 euro; eta kantxako lehen hiru lerroetako aulkiak, 30 euro.