Presoen aldeko elkarretaratzea deitu du LABek biharko
Presoen eskubideen defentsa gai zentrala izango da aurten LAB sindikatuarentzat, eta hori dela eta, lantokietara eraman nahi du presoen eskubideen defentsaren aldeko aldarria. Bihar, horretarako propio landutako materiala banatuko dute enpresetan, eta elkarretaratzea ere egingo dute, 12:00etan, Antxoko sarreran, Buenavistako biribilgunean.