Bigarren aldiz antolatu du Oreretako Euskal Herrian Euskarazek (EHE) testu lehiaketa, eta dagoeneko lanak aurkez daitezke apirilaren 12a bitartean (larunbata). Posta elektronikoz bidali beharko dira
orereta[a bildua]euskalherrianeuskaraz.org helbidera.
Testuek bi orritako luzera izan beharko dute, eta honako hasiera eduki beharko dute:
Eta modu txarrean, ‘háblame en español’.
Bi maila izango dira: lehenengoa 12 eta 18 urte artekoena, eta bigarrena 18 urtetik gorakoena. Lehenengo mailakoen kasuan, irabazleak EHEren produktu sorta eta 50 euroko txartela eramango du Errenkoalderen dendetan erabiltzeko. Bigarren mailako irabazleak, berriz, EHEren produktu sortaz gain, 150 euroko txartela Errenkoaldeko dendetan erabiltzeko.