Mexikoko turismo ordezkaritza Arditurrin
Mexikoko turismo ordezkaritza bat Oiartzunen izan zen joan den igandean. Arditurriko meategiak bisitatu zituzten Guanajuto estatuko turismo idazkariarekin. Baliabide turistiko bihurtutako meategien adibidea ikustea izan zen euren bisitaren arrazoia, beraiek ere euren herrian gisa horretarako proiektuak aurrera eramateko.
Harrera egitera Oiartzungo Udaleko, Oarsoaldea Garapen Agentziako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkari hurbildu ziren.