Marian Garmendia margolaria
Marian Garmendiaren margo erakusketa ikus daiteke udaletxeko areto nagusian otsailaren 4ra bitarte. 40 lan inguru daude ikusgai eta horien artean paisaiak, erretratuak… daude. Goiz zein arratsaldez egongo da irekita aretoa: 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Garmendia altzibartarra da, Irundarrene etxean sortua. Ttikitako pasioa du margotzea, baina 2002an hasi zen ikasten. Gloria Askasorekin egon zen bi urtez eta gero Errenteria-Oreretako Xabier Obeso margolariaren eskolara joan zen; bertan lau urte eman zituen. Ordutik etxean margotzen du, bere kasa.