Itsas Mendik Santa Ageda bezperako koplak entseatzeko deialdia egin du
Donibaneko Itsas Mendi elkarteak datorren astean Santa Agedako koplak kantatzera irten nahi dutenentzako entsegua antolatu du. Ostegunean izango da entsegua, 19:30ean, Ramon Otero ‘Xoto’-ren zuzendaritzapean. Antolatzaileek zabaldu dutenez, Santa Ageda bezperan egingo duten afarirako izen-ematea ere zabalduko dute ostegunean. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte.