Espainiako bandera Oiartzungo udaletxean
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak Espainiako bandera Oiartzunen nola kokatu den kritikatu du
El Correo egunkariak argitaratu duenez. Urkijoren iritziz, “adar jotzea” eta “benetako iraina” da Oiartzungo Udalak Espainiako bandera nola jarri duen.
Udalak larunbata zuen Espainiako bandera jartzeko azken eguna. Horren aurrean eta eskualdeko beste herrietara ere Espainiako bandera jartzeko aginduaren inguruan agerraldi bateratua egin zuten alkateek.
“Eraso horri herri moduan erantzungo” diotela nabarmendu zuten.