Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa, Basarin
Larunbatean jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa Antxoko Basari elkartean. 16:00etan hasiko dira partidak, eta 20:00etan bukatu. Pasaiako Bai Euskal Herriak antolatu du kanporaketa. Izena emateko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak, kanporaketaren egunean bertan. Jokoan, arkume bat, bi legatza, bi afari bina lagunentzako, bi txuleta, eta hainbat janari eta edari lote.