Asteburuan ekingo dio Alkartasunak 50. urteurrena ospatzeari
Mende erdia beteko du aurten Pasai Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak eta urteurrena merezi bezala ospatzeko lanean dihardute dantza taldeko kideek. Asteburuan ekingo diote ospakizunari, eta horretarako, lehengo eta behin, urteurrenerako propio landu duten logoaren irudi handia zintzilikatuko dute Azokatik. Gurutz Oiartzabal Obeso antxotarrak landu du logotipoa. Oraingoan espraiarekin egin du Azokan zintzilikatu behar duten irudia. Baina dantza talde batek dantzan baino ezingo zuen ospakizunekin hasi, eta hala egingo dute, goizean zehar Antxoko kaleetatik barrena dantzan ariko direla iragarri baitute Alkartasunakoek. Bukatzeko mokadutxoa ere eskainiko dute. Herritarrak ospakizunean parte hartzera gonbidatu dituzte.