Kaiku jaitsiera
Hibaikako emakumeen talde absolutuko traineruak irabazi du Julian Enrique oroitaldia, Sestaon. 24.39,86 denbora egin dute erlojuaren kontra. Proba ez da puntuagarria izan.
Bestalde, bertan behera geratu zen atzo egitekoa zen Batelen Gipuzkoako Ligako proba, Errenteria-Oreretan; hain zuzen, Hibaikak antolatutakoa. Eguraldia eta errekaren egoerak bultzatu zuten erabaki hori hartzera.