Segundo batean hobetu du Tim Seamanek ezarrita zeukan marka, eta bere denbora 11.51,60 izan da.
Mikel Odriozola ibilketaria
Mikel Odriozolak munduko errekorra hautsi du 3.000 metro ibilketa modalitatean, pista estalian, eta 40 urtetik gorakoen mailan. Errenteria-Oreretako ibilketariak segundo batean hobetu du Tim Seamanek ezarrita zeukan marka, eta bere denbora 11.51,60 izan da. Joan den larunbatean Anoetako belodromoan egin zuen lasterketa hori.
Belodromoa zutik jarri zela jakinarazi du Gabriel Beldarrainek bere
blogean.
Odriozolak, hala nola, hiru joko olinpikoetan parte hartu du, eta Osakako Munduko Txapelketan (2007) seigarren izan zen. Europako txapelketetan 4.en eta 5.en izan da, Budapesten (1998) eta Gotenborgen (2005).