Lastaola postetxeko autobus geltokian markesina jarriko dute
Lastaola Postetxeko autobus geltokian markesina bat jarriko dutela jakinarazi du Irungo Udalak, zehazki, Zaisarako bideak, Behobia auzoan.
Hasi dira dagoeneko lanean, eta obrak guztira, 3.417 euroko aurrekontua izango duela azaldu du. Behobiako bizilagunen eskaera izan dela zehaztu du udalak.