Hitzaldi tailerra izango da oraingo honetan Oiartzungo eskola feministaren barruan. Antiju Morik Oiartzungo talde feministak antolatzen duen bigarren saio honetan Miren Aranguren Emagineko kideak
Feminismoaren historia Euskal Herrian izeneko hitzaldia emango du. Ostiral honetan izango da hori, 18:00etatik 20:00etara, udaletxeko areto nagusian.
Gauean, 23:00etan, Olatz Salvadorrek kontzertua emango du Amazkar tabernan.
Antiju Morik taldetik tailerrera seiluen txarteltxoa eramateko gogorarazi dute.
Lehenengo tailerra iazko
azaroaren 18an izan zen eta oiartzuar dezente hurbildu ziren; indarkeria matxista izan zuten orduan hizpide.