Alkatea eta enpresako ordezkariak
Jose Antonio Santano Irungo alkateak Brioche Pasquier gozogintza enpresak Irunen dituen bi lantegietako bat, Katea auzokoa, bisitatu du gaur. Bertan ezagutu du enpresaren egitura eta jarduna zein den. Bertako denda ere bisitatu du, abendutik zabalik dagoena. Alkateak nabarmendu du Kateako egoitzan 60 langile daudela, eta Azken Portukoan beste 200. Pablo Saez de Ocariz eta Alberto Susaño enpresako kideak izan ditu bidelagun alkateak, Jose Angel Paez Sustapen Ekonomikorako zinegotziarekin batera.