Bost txapeldunak, Abetxukon
Bost jokalari eraman zituen Ama Guadalupekoa Judo Taldeak larunbatean Gasteizko Abetxukoko kirodegian egin zen Euskadiko Borroka eta Sambo Borroka Txapelketara. Bostetatik bi, Amaia Curiel eta Ander Palavecino, bi txapelketetan lehiatu ziren, Olinpiar Borrokan eta Sambon, eta podioko goiko koskara igo ziren bietan. Hondarribiko beste hiru kirolariek ere txapela jantzi zuten, bakoitzak bere maila eta pisuan. Bostek Espainiako txapelketarako txartela lortu dute, Palavecinok eta Curielek bi modalitatetan aritzeko. Ezin gehiago eskatu.
Euskadiko Borroka Txapelketa
Helduen Maila:
- Beñat Gainza, urrea (-74 kilo).
- Ander Palavecino, urrea (-57 kilo).
- Amaia Curiel, urrea (-63 kilo).
Kadete Maila:
- Antxon Lekaroz, urrea (-63 kilo).
- Aritz Garcia, urrea (-69 kilo).
Euskadiko Sambo Borroka Txapelketa
Helduen Maila:
- Ander Palavecino, urrea (-57 kilo).
- Amaia Curiel, urrea (-64 kilo).