Behobian neurriak hartu dituzte asteburuan uholdeak saihesteko
Eurijasengatik neurriak hartu ditu asteburuan Irungo Udalak. Oro har, asteburua lasai joan dela esan du udalak, nahiz eta hirian ur putzuak izan diren eta Jaitzubia aldean bertako errekastoa bidetik atera. Behobian jarri dute arreta gehien: Bidasoa ibaiaren inguruan uholdeak ekiditeko konportak jarri zituzten, eta garajeetako autoak ateratzeko gomendioa egin zuten. Horrela, asteburuan TAOrik ez da egon auzo horretan, garajeetako autoek aparka zezaten.
Hala ere, eta gaur, asteburuarekin alderatuta. Bidasoaren ur maila jaitsi bada ere, udala eta Udaltzaingoa adi ibiliko dela esan du Goizane Alvarez Udaltzaingoaren ordezkariak.