
Zaldunbordako zabortegia
Zaldunborda inguruan dagoen “zabortegi ilegal eta klandestinoa” erabiltzeagatik salaketa jarri diote Bidasoko Ekologistak Martxan-ek Eguzki Talde Ekologistak Txingudi Zerbitzuak enpresari. Salatu dutenez, aipatu enpresak kudeatu du zabortegia, eta 1993. urteaz geroztik “inolako kontrolik eta zaintzarik gabe” mota guztietako hondakinak bertan botatzea egotzi dio. Talde ekologisten arabera, zabortegi honek inoiz ez du izan Udalaren lizentziarik ez eta Eusko Jaurlaritzaren baimenik. Horrez gian, zabortegiak kutsadura saihesteko inolako azpiegiturarik ez duelako kexu dira eta salatu dute bertatik isurtzen diren lixibiatu denak Zokuetako errekara isurtzen direla salatu du. Sortzen den gas metanoarekin gauza bera gertatzen dela salatu dute.
2009. urtean Txingudiko Zerbitzuak zabortegia ixteko eskaria bideratu zion Eusko Jaurlaritzari, baina ekologisten arabera, aipatu enpresak orain ez die ekin nahi itxierarako lanei “koste ekonomiko handiarengatik”. Hori dela eta salaketa jarri diote enpresari Ingurumenaren Fiskaltzan eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Departamentuan, enpresaren jarrera delitua izan daitekeelakoan eta Txingudi Zerbitzuak enpresari behartu diezaioten lanak egin ditzan.