Jardunaldi libertarioak egingo dituzte datorren astean
LKN eta La Ilusion elkartearen eskutik Jardunaldi Libertarioak egingo dituzte datorren astean, Errenteria-Oreretan: erakusketa bat eta bi hitzaldi antolatu dituzte.
Durruti y los errantes izena jarri diote erakusketari, eta dagoeneko martxan dago hilaren 31 arte (ostirala), Xenpelar Etxean. Asteartetik larunbatera dago zabalik 17:00etatik 21:00etara.
Horrez gain, bi hitzaldi egingo dituzte. Lehenengoa, hilaren 28an (asteartea) izango da, 18:00etan, Xenpelar Etxean: Contra la impunidad franquista: la querella argentina. Cecilio Gordillok emango du hitzaldia.
Bigarrena, berriz, otsailaren 1ean (larunbata) izango da: Lucio Urtubia militante anarkista nafarrarekin elkarrizketa. 18:00etan hasiko da Reina aretoan.
Hona hemen Lucio Urtubiari buruz egindako Lucio dokumentalaren trailerra: http://www.youtube.com/watch?v=aV2W9gzXR5c