
Tximeleta taldekoen saio bat
Tximeleta taldeak antolatuta, aurrelehiaketa izango da heldu den larunbatean (hilak 25). Elorsoro kiroldegian, 11:00etatik aurrera hainbat ikastetxetako ikasleak elkartuko dira: Herrera ikastetxea, Zurriola ikastola, Jesuitinas ikastetxea, Intxaurrondo ikastola, Santo Tomas Lizeoa , Jakintza ikastola, Udarregi ikastola, Cristobal Gamon ikastetxea, Lezo Herri Eskola, Pasai Lezo Lizeoa, Haurtzaro ikastola eta Elizalde Herri Eskola. Horiez gain, Tximeleta elkartearen jubenilak eta seniorrak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.