Patxuko Nice taldeko kideak
Hiru talde eta bi DJ, horixe da Banako tabernaren elkartasun proposamena ostiral gauerako. Doonloope eta Fans izango dira diko jartzaileak eta Sangre de Mono, Luz de Putas eta Patxuko Nice taldeak. Azken hauek dira, gainera, ekimenaren antolatzaileak. Patxuko Nice taldeko bajistaren aita gaixo dago Mexikon [mexikarra da Dufnis], gaixotasun arraro bat du, eta tratamenduan laguntzeko antolatu dute jaialdia. Sarrera 5 euroan jarri dute eta bertatik ateratzen dutena helburu horretara bideratuko dute. 22:00etan hasiko da gaualdia.