Kukai dantza konpainia eta Errenteriako Udalaren sentsibilizazio kanpainaren barruan, Elirale konpainiaren
Ka dira ikuskizunaren entsegu publikoan parte hartzeko aukera zabaldu dute. Entsegu hori haur eta familiei zuzenduta dago.
Otsailaren 6an, osteguna, izango da, Errenteria Hiria Kulturguneko 3. solairuko Dantza Gela Nagusian. Doakoa da, baina aurretik plaza erreserbatu beharko da honako posta elektroniko honetara idatzita:
dantza[a bildua]kukai.info webgunean.
Ikuskizuna Claude Boujon idazlearen
Kadira urdina haurrentzako liburuan oinarritzen da. Pantxika Telleria koreografoak “dantza garaikidearen hizkuntza haurren irudimen bereziarekin bat egitea” lortzen duela aurreratu dute.