Bidasoa ibaiaren jaitsierak antolatzen hasiko da Hondarribiko SUP Eskola (HS2) astebururo. SUP (stand up paddle) tauletan egingo dute, HS2ko monitoreen laguntzarekin. Gutxi gorabehera 90 minutuko ibilbideak izango dira. HS2tik esan dutenez, astebururo egingo dute baina ordutegia mareen arabera zehaztuko dute. Interesdunek 610 21 01 87 telefono zenbakira deitu edo
honako helbidera idatz dezakete.