
Hibaikaren haur/kadete mailako batela
Hibaika Arraun Elkarteak antolatuta, igande honetan, hilak 26, batelen estropada izango da Oiartzun ibaian, 10:30ean. Estropada Gipuzkoako Batel ligaren barrukoa izango da, hirugarren jardunaldia. 95 izango dira aterako diren batelak hainbat kategoriatan.
Zumardiko lehenengo zubitik Iztietako pasealekuaren bukaerako oinezkoen zubi artean ibiliko dira batelak. Bi orduko iraupena izango du, eta erlojuaren kontrakoa izango da.
Bigarren jardunaldian, Donibanen, Hibaikak garaipena lortu zuen, promesetan, mutiletan.