Adrian Oliverrek zilarra lortu du Tortosako Espainiako Kopan
Ama Guadalupekoa Judo Taldeko gazte mailako hiru kirolarik parte hartu zuten asteburuan Tortosan (Herrialde Katalanak) egin zen Espainiako Kopako proban. Adrian Oliverrek zilarra eskuratu zuen -66 kiloetan eta, emaitza horrekin, gazte mailako rankineko buruari eutsi dio, Aranda gaztelarrarekin parekatuta. Iker Otegi eta Amets Sarasua podiotik kanpora geratu ziren baina taldean gustura geratu ziren egindako lanarekin.