Abortuaren gaia plenora eramango du PSE-EEk
PPk aurkeztutako abortuaren lege erreformaren kontrako mozio bat aurkeztu du Errenteriako PSE-EEk, eta datorren asteko udalbatzarrean eztabaidatuko dute. Bertan, Espainiako Gobernuari erreforma hori atzera botatzea eta tramitazioarekin ez jarraitzea eskatzen zaio.
Jose Angel Rodriguez PSE-EEko bozeramaileak adierazi duenez, lege erreformak “atzera egitea” ekarriko luke, “araudi, gizarte eta ideologia mailan”. Horren ondorioz, gainera, emakumeek “klandestinitatera” jo beharko luketela gaineratu du.
“Talde sozialista ez dago prest araudian 25 urte baino gehiago atzera egiteko ezta emakumeek amatasunaren gaineko erabakia hartzeko eskubidea ez betetzeko ere”.