Arduradun politikoak, gaurko inaugurazioan
Gaur egin dute badia inguruko bidearen inaugurazioa Hendaian. Kilometro batekoa da Hendaiako zatia, eta bide horren zatirik handiena, 880 metrokoa, lau metro zabaleko pasabide batek osatzen du, egurrezkoa. Bertara iristeko hiru sarbide daude, bana mutur bakoitzean (Hendaiako tren geltokian eta Errotazilio karrikan), eta bestea Bidasoa karrikan. Laugarren bat ere izango du, harrizko zubiaren eta topoko bidearen artean egingo dena, eta igogailu bidezkoa izango da hori.
Egurrezko pasabidea Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugako zubien azpitik doa, eta Bidasoa ibai ertzetik jarraitzen du. Zati berri horri esker, badiako Hendaiako bidea Hendaiako hondartzatik Intzura auzoraino doa, 10 kilometroan, oinezkoentzako zein txirrindularientzako bidean.