Mungiako bertso paper lehiaketa irabazi du Iñigo Legorburuk
Sariak pilatzen jarraitzen du Errenteria-Oreretako Iñigo Legorburuk. Oraingoan, Mungiako bertsopaper lehiaketan lortu du lehen saria Oztopoen aukerak lanarengatik. Taket lehiaketa antolatu duen bertso eskolaren oroigarria eta 300 euro poltsikoratu ditu.
Ama eta alaba baten harreman tentsioa deskribatzen du egileak bertso sorta horretan: “Amari minbizia diagnostikatzen diotenean, oztopoa behar zuena aukera bihurtzen da euren harremana sendotzeko”. Hamar bertso idatzi ditu ETAren su-etenetik doinuan.
Hemezortzi lan aurkeztu dira, eta bigarren saria Ardatz Enbeitak lortu du, eta Iratxe Ibarrak hirugarrena.