Urtero bezala, Lupa Dokumental Erakusketa eta Topaketa egingo dute Errenteria-Orereta nahiz Donostian. Dagoeneko norbaitek lanen bat aurkeztu nahi badu egin ahal izango du, martxoaren 1a baino lehen (larunbata).
Era guztietako lanak aurkeztu daitezke, baina fikziozkoak ez direnak. Iraupen ezberdinetako lanak aurkez daitezke: film laburrak, ertainak edo luzeak. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz ez badira, azpitituluak eduki beharko dituzte. Lanak
lupafest[a bildua]gmail.com helbidera idatzi beharko dira. Informazio gehiago ere webgune horretan lor daiteke.
Lupa ez da erakusketa lehiakorra, lanak komunean jarri eta ikusaraztea da. Era berean, dokumentalen egileen topagune izan nahi du.