
Josetxo Gamio txapelketa, iazko edizioa
Girizia elkarteak XXXI. pala txapelketa antolatu du beste urte batez elkarteko pilotaria izan zen Josetxo Gamioren oroimenez. Izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, hilaren 28a bitarte. Horretarako 656 711 275 telefono zenbakira dei daiteke edo
esait[abildua]euskalnet.net helbidera idatzi.
Mailari dagokionez, gizonek hiru mailatan jokatuko dute eta emakumeek bitan (helduak eta 23 urte azpikoak). Partidak Madalensoro pilotalekuan jokatuko dituzte larunbat goiz eta arratsaldetan eta igande eta jai egunetan goizetan.