Argazkia: oinaurre.com
Alarde eremuko aparkalekua hobetzeko lanak bihar hasiko dituzte: lur eremu hori leunduko dute, ondoren horren barruan eta sarbideetan asfalto berria botatzeko, eta ubide egokia egiteko. 1.500 metro koadroko eremua du aparkalekuak, eta Euskal Herria etorbideko ertzetako batean dago, hiri erditik gertu. Bi astean izango dira bertan lanean.
Udalak esan du behin-behineko lanak direla honakoak, bestelako egitasmo urbanistikoak egingo dituztelako bertan.
Campezo enpresak egingo ditu lan horiek, 37.811 euroko aurrekontuarekin.