Gaur Lilatoia prestatzeko lehen saioa izango da
Antiju Morik Oiartzungo talde feministak emakume oiartzuarrei deia luzatu die Lilaton Lasterketan ateratzeko. Horretarako entrenamentu saioak prestatu dituzte eta gaur izango da lehenengoa. Kiroldegian elkartuko dira 19:00etan eta ordubeteko saioa egingo dute. Astelehen eta ostegunetan izango dira entrenamenduak.