Ficobako geltok

ian topoa hartuko dutenek doan izango dute bertan aparkaleku zerbitzua. Horrela erabaki du erakustazokak aparkaleku horren kudeaketa eredua aldatzeko erabakiaren ondoren. Horrek bi ondorio izango ditu: batetik aparkatzeko toki gehiago izango dira Irunen, eta bestetik, Katea eta Belaskoenean aparkatzeko dagoen arazoa arinduko da. Izan ere, Jose Antonio Santano alkatearen arabera, bi auzo horietan aparkatzeko arazoak izaten dira egunean zehar, bertan topoa hartzera joaten direlako asko, autoa bertan utziz.
Ficobako aparkalekuak 900 autorentzako tokia du, 300 lur azpikoak eta 600 azalekoak. 08:00etatik 22:00etara dago zabalik.