DYAren sorospen ikastaroa gaur hasiko da
Gaurtik hasita eta otsailaren 7ra bitarte, Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa emango du Gipuzkoako DYA erakundeak Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan. Hiru astez egingo dute, astelehen eta ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango du.