Burgoseko Gamonal auzoan gertatutakoa aztertuko dute
http://www.youtube.com/watch?v=U8wRCPClWbc
Hitzaldi bat egingo dute asteazkenean, 19:00etan, Reina aretoan.
Asteazken honetan, hilak 22, Zer gertatzen ari da Gamonal auzoan? deitutako hitzaldia emango dute. Bertan, Manolo Alonso eta Roberto Dominguez Bulevar Ahora No plataformako kideek parte hartuko dute. 19:00etan hasiko da ekitaldia, Reina aretoan. Ezker Anitza-IUk antolatu du.
Azken asteetan Burgoseko (Espainia) Gamonal auzoko bizilagunak kalera atera dira, bertan egitekoak diren bulebarraren kontra daudela salatzeko. Bulebar hori ez dela beharrezkoa diote, testuinguru ekonomikoarengatik eta aparkatzeko doako plaza publikoak kenduko dizkietelako. Protesta ugari izan da, eta udalak behin-behinean geratu ditu lanak.