Areitio, Anzineko probako une batean
Espainiako Cross Country Txapelketako lehen proba egin zuten igande goizean Anzin herrian (Nafarroa) eta bertan bosgarren geratu zen Ion Areitio hondarribiarra, Gazte Mailan. Duela gutxi arte enduro motoarekin zaletasun bezala aritzen zen Areitio —bike trial edo trialsin pilotua da— baina lehiatzen hasi da eta lehen aldiz ariko da Espainiako Txapelketan, Mc Ziki Team taldearekin.
Lehen proban lortutako bosgarren postuarekin oso pozik geratu da hondarribiar gaztea, eta asteburu biribila izan dela adierazi du bere
Facebook orrian. Zirkuitua osatzeko 2 ordu, 41 minutu eta 32 segundu behar izan zituen, Jordi Quer irabazleak baino 8 minutu eta 10 segundo gehiago. Itzuli onena 14 minutu eta 14 segundotan burutu zuen Areitiok, hirugarren postuan geratu zen Marcos Beraza taldekidetik oso gertu —14:11 Berazak—.
Espainiako Txapelketako hurrengo proba otsailaren 2an egingo dute, Caceresen.