Euskal abizenak euskarazko grafiara aldatzeko kanpaina martxan dago eta Oiartzungo Udalak zein UEMAk horretarako deia luzatu diete herritarrei. Horren garrantzia nabarmendu du UEMAK: “Izena duen guztia da, euskaldunok euskaraz gara eta euskaldunok munduan izateko garrantzitsua da euskaraz idaztea”.
Euskarazko grafiara aldatzeko hainbat urrats egin behar dira, lehenik eta behin Bake Epaitegira joan behar da eta bertan eskaera orria bete. Horrekin batera nortasun agiriaren kopia, jaiotza ziurtagiria, errolda agiria eta ezkonduta edo guraso direnek familia liburua aurkeztu behar dira. Euskaltzaindiaren
webgunean abizena euskaraz nola idatzi behar den kontsulta daiteke.
Udalak jakinarazi duenez, geroz eta gehiago dira abizenak euskal grafiaz ofizialki idazten dituzten oiartzuarrak; iaz, esaterako, 24 herritarrek euskaldundu zituzten euren abizenak.