TKEren zuzendaritza batzordea
Gaur egin dute Oiartzunen Traineru Kluben Elkarteak (TKE) duen egoitzan euren urteko lehen Batzar Orokorra. Hartu dituzten erabakien artean, beste urtebetez Pedro Andueza elkartearen presidente izango dela (hamaika boto alde eta abstentzio bat). Anduezarekin batera zuzendaritza batzordean izango dira Maixabel Diago sanjuandarra diruzain bezala, Francisco Garate idazkari lanetan, eta Chema Lopez batzordekide moduan.
Horrez gain, 2014rako 800.000 euroko aurrekontua onartu, eta estropada bakoitzean banatuko den diru kantitatea zehaztu dute: 22.500 euro. Hortaz, arraun elkarte bakoitzak, berme modura kantitate hori jarri beharko du.
Azkenik, Zumaia eta SDR Castreñaren partez, TKEko kide bezala Zierbena AE eta Cabo da Cruz onartu dituzte.