Lezoko Udalak jakinarazi du udal tasetan hobariak eskatzeko epea zabalik dagoela. Hobariak, ura, zabor, estolderia, musika eskola eta kiroldegiko tasetan eska daitezke, otsailaren 20ra arte. Udal erregistroan aurkeztu behar dira eskaerak. Eskaerak aztertzerako orduan, honakoak hartuko dira kontuan (behean dago hobarien taula, familia kideen eta sarreren araberakoa):
- Familiako kideen kopurua; hori udal erroldaren azken eguneratzearen datuetatik hartuko da.
- Dokumentazioa: otsailaren 20a baino lehen aurkeztu behar da, honako agiriekin: bizikidetasun agiria; soldata, pentsio, alokairu edo beste edozein kontzeptugatik nolabaiteko diru etekina jasotzen duten familiako kide guztien sarreren egiaztagiria. Horiek justifikatzeko errenta aitorpenaren kopia konpultsatua, edo aitorpena egiteaz salbuetsita egonez gero, dagokien diru sarreren kopia konpultsatua aurkeztu behar da.
- Lezoko Udalarekin ordainketak eginak izatea.