Karmengo Ama parrokiak 50. urteurrena ospatuko du aurten
Mende erdia igaro da Trintxerpeko Karmengo Amaren eliza parrokia izendatu zutenetik, eta hango komunitate kristauak hainbat ekitaldi antolatu ditu urtean zehar urteurrena ospatzeko. Lehen ospakizuna bihar izango da. Meza nagusian, parrokiako koroak eta Trintxer Zahar abesbatzek, Josu Elberdin musikagile pasaitarrak konposatutako Karmengo Amaren Omenezko Meza abestuko dute.