Euskaraz bizi nahi duten pasaitarrek mosaikoa osatuko dute
Euskaraz bizi nahi duten pasaitarrak datorren larunbatean (hilak 25) Donibaneko plazan bilduko dira, 12:00etan, beren nahia han osatuko duten mosaiko erraldoiaren bidez aldarrikatzeko. Antolatzaileek zehaztu dutenez “Pasaian euskaraz bizitzeko nahia duen jendea edota euskaraz bizitzeko bide horretan ahalegina egiten ari den jendea biltzeko ekitaldia” izango da. Donibaneko Prest! euskara taldeak, Kuadrillategik, Pasaiako Irrien Lagunak-ek, ikastetxeek, euskaltegiek, merkatariek eta Udalak deitu dute ekitaldia.