Danborradak gaur nagusi Hendaian
Gaur da Hendaiako Bixintxo festen lehen asteburuko egunik handiena, danborraden eguna. 15:00etan hasi dira auzo guztietan eragiten danborrei, eta 17:15etik aurrera bilduko dira denak Herriko Etxearen parean.
http://youtu.be/-7hn9s7Uk_Y
Gaur da Hendaiako Bixintxo festen lehen asteburuko egunik handiena, danborraden eguna. 15:00etan hasi dira auzo guztietan eragiten danborrei, eta 17:15etik aurrera bilduko dira denak Herriko Etxearen parean. Euria ari du arratsaldean Hendaian, baina ondo bazkaldu ondoren, era era guztietako estalkiak erabiliz, danborrariak ez dira izutu eta herriari kolore berezia ematen ari dira. Ondoko bideoa eta irudiak Daniel Ugarte pilotalekutik atera diren taldeenak dira.