Ikasleak, atzo elkartasun mandarinekin
Trintxerpeko Karmengo Ama Herri Ikastetxean barrutiko sutean kaltetuei elkartasuna adierazteko ekimena jarri dute abian. Fruta du ardatz. Hala, ostiraletan bertako ikasleek ikastetxean fruta jateko ohitura dute, etxetik eramandakoa. Elkartasun kanpainaren barruan, ikastetxeak fruta jarriko du, Auzo Lagun enpresak emandakoa, eta horren truke ikasleek fruta eraman beharrean euro bana eramango dute sutean kaltetuei emateko. Lehenengoz atzo egin zuten ekimena mandarinekin, eta hurrengo ostiralean errepikatuko dute.
Bestalde, atzo arratsaldean danborrada egin zuten ikastetxean, San Sebastian Egunaren harira. Txikienetatik hasi eta 2. mailara artekoek jo zituzten Sarriegiren doinuak ikastetxean.